JOSE DOMINGO EPELDE FUNDAZIOA

LABURPENA

XEDEA
  • Jose Domingo Epelde Fundazioa, Antoniano Ikastetxea izena izango duen Hezkuntza komunitateari babes juridikoa emateko sortzen dugu. Gaur egun existitzen den Antoniano Ikastetxe Politeknikoa abiapuntu izanik, proiektu horren jarraipena izango da.
  • Fundazio honen babespean gauzatuko den hezkuntza proiektuak hurrengo helburuak beteko ditu: Ikasleen formakuntza eta hezkuntza integrala, bere  giza, gizarte eta erlijio dimentsioetan, Euskal kulturaren sustapena, kultura eta berea duen euskara erabili, defenditu ete garatuz, eta ikastetxeko harremanen bizkar- hezurra eginez, eta gure helburuak betetzeko beste ikastetxe naiz erakundeekin elkarkidetza ezarriz.
  • Hezkuntza jarduera derrigorrezko eremuan gauzatuko da: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.
GOBERNU ORGANOAK ETA OSAKETA

   


GOBERNU ORGANOEN HAUTAKETA

  • Zaingo Batzordeko Kideak kolektibo edo erakunde bakoitzak (Fraileak, Langileak, Guraso Elkartea) hautatuko ditu beraiek erabakitzen duten eperako. Kide hauek 4 urtetako eperako hautatuak izango dira eta Zaingo Batzorde erdia 2 urtetik behin bere kideen erdia aldatuko du kolektibo edo erakunde bakoitzeko kideen erdia aldatuk delarik. Lehenak aldatuko direnak zorteoz edo berak hartutako akordioen bidez aukeratuak izango dira.
  • Batzorde Eragileko 3 kideak Zaingo Batzordeak hautatuko ditu (Frantziskotarren ordezkari bat, gurasoen ordezkari bat eta langileen ordezkari bat) eta kargu horretan egon daitezke Zaingo Batzordeko kide diren bitartean.
  • Betearazle Batzordea Batzorde Eragileak sortu behar du Gurasoak eta Langileak kontutan hartuz.
  • Organo honen hautaketa prozedura eta karguen iraupena barne araudian idatzi beharko da.

GOBERNU ORGANO BAKOITZAREN ESKUDUNTZA


  • Zaingo Batzordea fundazioaren goi gobernu organoa da. Berak zaindu beharko dute fundatzaileek fundazioaren eskuetan jartzen duten patrimonioa eta fundazioaren helburuak. Era berean, fundazioaren eta bere jardueren kontuen eta aurrekontuen onarpena bere esku egongo da.
  • Betearazle Batzordea - Batzorde Eragilearen eskuetan Antoniano Ikastetxearen kudeaketa geratzen da :
          Antoniano Ikastetxean garatuko den Hezkuntza Proiektua.
          Hezkuntza Proiektu hori gauzatzeko beharrezkoak diren ordainketa, kontratazio zein erosketak egitea.
          Hezkuntza Proiektu hori gauzatzeko beharrezkoak diren komunikazioak burutu.
          Fundazioak bere eskuetan utziko dituen ondasun eta eskubideak eraginkortasunez gestionatu
          Hezkuntza proiektuarekin bat egiten duten kolektiboen partehartzea posibilitatu.
          Zaingo Batzordeak bere eskuetan jarri ditzakeen beste guztiak


GOBERNU ORGANOEN AKORDIOEN EZTABAIDA ETA ONARPENA
  • Zaingo Batzordearen baliozko akordioak hartu ahal izateko, bere kideen gehiengoa beharko da bileran bertaratuta, lehen deialdian bada, edo daudenekin bigarren deialdia bada.
Akordioak, bertaratutakoen erabateko adostasunez hartuko dira.
  • Beterazle Batzordearen baliozko akordioak hartu ahal izateko, bere kideen gehiengoa beharko da bileran bertaratuta.
Akordioak, bertaratutakoen erabateko adostasunez hartuko dira.

Ekintza zehatzen diseinuan edo/eta garapenean adostasunik ez dagoenean eta bertaratutakoak kideen hiru laurdenak baino gehiago direnean, akordioak hartzeko tresna, prozedura modura, bertaratutakoen bozketa erabiltzea onartuko da.

Inoiz ez da onartuko akordioak bozketaz hartzea Sortzaileak, edo bertan parte hartzen duten kolektibo edo erakunderen bat galtzaile edo kaltetua sentitzen bada.

Hurrengo puntuak inoiz ez dira ekintza zehatzen diseinua edo garapena bezala kontsideratuko:
  • Estatutuen aldaketa
  • Horien interpretazio edo garapenari dagokionean.
  • Ondasun edo eskubideekin lotutako erabakietan.
  • Fundazioaren izanaren aldaketa, fusioa, iraungipena (extinción) edo kitapena (liquidación) kasutan.
Akordioa ez hartzeak kalte handiagoa ekar lezakeenean, Zaingo Batzordeak erabakiko du bozketaren erabileraren egokitasunetaz.
 
Zilarrezko Qa Kalitateari Oteitza Lizeo Politeknikoa Kristau Eskola Antoniano Ikastetxea

© Antoniano Ikastetxea - informazioa@antoniano.com | Lege informazioa