ORIENTAZIO DEPARTAMENDUA
Nola dago osatua:
HH – Lhko orientatzailea eta DBHko orientatzailea
Hiru laguntza irakasle
Hezkuntza laguntzarako lau espezialista
Funtzioak:
Gure ikasleren hezkuntza integrala eta kalitatezkoa lortzeko beharrezkoa den bitartekaria da eta horretarako ikasle irakasle eta gurasoei beharrezkoa zaien laguntza eskaintzen diogu:
Tutore eta gurasoak aholkatu
Irakasle eta gurasoekin elkarlanean aritu
Guraso, irakasle eta ikasleen artean informazioa zabaldu
Ikasleen aniztasuna kontutan izanik kasuan kasuko erantzuna ematen ahalegintzen gara: orientazio akademiko-profesionala, diagnostikoak, hezkuntza behar berezikoei laguntza egokiak, errefortzuak, dibertsifikazioa,…
Irakasleen hezkuntza jardueran sortutako arazo eta kezkei aholku eman, hezkuntza proiektu eta proiektu kurrikularraren garapenean orientatu, tutoretza plana egin eta koordinatu, beharrezkoak diren egokitzapen kurrikularrak adostu, behar berezidun ikasleei trataera zehatza eskaini,…
Gurasoen eskaerak bideratu, neurriak adostu eta koordinatu, bakarka edo tutorearekin batera bere seme-alaben heziketa prozesuaren berri eman eta jarraipena egin,…
Barne antolaketan parte hartu, ikastetxez kanpoko profesional ezberdinak koordinatu eta beharrezkoak diren baliabideen eskaerak bideratu.
Honekin batera, irakaskuntza prozesu osoan hobekuntzak proposatu eta sortzen diren berrikuntza pedagogikoen berri eman.
LAGUNTZA GELA
Heziketa bereziko irakasleak
Onditz Aizpurua
Vanessa Becerra
Barbara Pajares
Itziar Ribera
Ane Olabarria
Hezkuntza laguntzeko espezialistak
Estibaliz Agirre
Natalia Fuentes
Nerea Urkia
Uxoa Saizabal