2012-02-02
Lehen mailako ikasleak izugarrizko gogoarekin joan ginen bi egun pasatzera Arotz-enea natur eskolara. Nekatuta eta pozik itzuli gara egun ederrak pasa ditugulako. Berriro, noiz?
HH1 urte. Abendua, ekintzaz blai.
2012-01-30
Abenduan, HH 1 urteko haurrak, ekintza ezberdinak egin dituzte, besteak beste:
* Mozorroturiko eguna
* Mari Domingiren bisita
* Kontrasteekin eta oihalekin jolasean
* Santo Tomas eguna
* Txokolaterapia
2012-01-23
DBH 1. mailako ikasleok, 1. ebaluazioari dagokion irteera Gernika eta Lekeition igaro genuen. Lehenik, gure historia hurbila gogoratu eta joko-kooperatibo batzuk egin genituen Gernikan "Bake Museoan". Iluntzean, Lekeitiora joan ginen eta parranda pixka bat egin ondoren, ohera joan ginen hurrengo goizean Itsas-argia ikusi eta arraunean ibili behar baikenuen.
Ederki pasa genuen eta errepikatzeko prest gaude!!!!!!
2011-12-20
Aurten ere etorri da Olentzero gure ikastetxera. Gure eskutitzak eman eta jaso ditugu eskatutako opariak.
Hurrengo urtean berriz etorri Olentzero! Zain gaude!!!
11-12-22
Kantuak, jolasak, txistorra, algarak …ederra izan zen eskolako Santo Tomas jaia abenduaren 22an. Ondorengo argazkietan ikus daiteke oso ondo pasatu genuela.