2012-05-18
Dakizuen bezala gure ikastetxean izan diren zuzendariak omendu genituen, hau aitzakitzat hartuz, 100.urteurreneko erakusketa ireki genuen idazkaritza ondoko gelan. Bertan ikus ditzakegu garai batean eskolan erabiltzen ziren tresnak, altzariak, liburuak eta argazki zaharren bilduma bat. Zuen oroimenean bidai bat egiteko asmoz hainbat gauza ikustera gonbidatzen zaituztegu.
Zatoz ea zeure burua ikusten duzun argazkietan!!
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 14.30tatik 18.00arte. Argazkiak
2012-05-18
Aurreko ostiralean, eguraldi ona aprobetxatuz, HH2koak Oriora irteera egin genuen.
Lehendabizi, egunari aurre egiteko hamaiketako ederra egin genuen, eta ondoren, inguruko parkean dauden txitak, oiloak, ahateak etabar ikusi, eta gehien gustatzen zaigunaz gozatu genuen:
“ aibaaa, zenbat kolunpio, iujuuu goazen jolastera!!”
Egun zoragarria benetan!
2012-05-18
Joan zen maiatzaren 3an eta 4ean Bizkaian izan ginen, GORLIZko abentura parkean hain zuzen ere. Eguraldia lagun izan genuen eta ekintza ugari egin genituen (ginkana, tirolina, arkua…). Itsasoa guztiz barea zegoenez, “bodyboard”a landu beharrean ekintza berri bat estreinatzeko aukera ere izan genuen. Primeran ibili ginen!
2012-05-18
100.urteurrenaren ekintzen artean, gure HHko eta LHko ikasleek patioa koloretako kleraz dekoratzen jardun ziren. Apirileko azken ostiralean izan zen eta asko gozatu zuten denak. Ikusiko duzuen bezala, emaitza ezin politagoa izan zen. Hemen duzue argazki sorta bat ea zuen seme-alabak ezagutzen dituzuen “Picasso” lanetan!!
2012-05-18
Maiatzaren 3an Arantzazuko santutegira joan ginen egun pasa. Santutegiaz gain, parketxea ezagutzeko aukera eman ziguten. Eguraldi zoragarria izan genuen eta naturaz disfrutatzeko aukera ezin hobea!. Argazkiak